Nortzuk gara?
Twomuch Circus Maggie Bernayk eta David Sánchezek osatutako zirku konpainia da. Antzerkia eta umorea egiten dugu, bai, baina beste ezer baino gehiago malabaristak gara, objektuak manipulatzea eta gauzak airera botatzea maite bait dugu.
Nortzuk gara?
Twomuch Circus Maggie Bernayk eta David Sánchezek osatutako zirku konpainia da. Antzerkia eta umorea egiten dugu, bai, baina beste ezer baino gehiago malabaristak gara, objektuak manipulatzea eta gauzak airera botatzea maite bait dugu.
David Sánchez
Davidek malabareekiko zuen pasioak eta interpretazioak Alehop Productions izeneko zirku konpainia espainiar batekin lan egitera eraman zuen urte pare batez. Londresera joan zen eta National Centre for Circus Arts (NCCA) ospetsuan profesionalizatu egin zen.
Bere karreran zehar, Leverhulme Trust beka jaso zuen bere lizentziaturan egindako ahaleginagatik, eta ohore handiz amaitu zuen 2018an. Suediako DOCH zirku eskolan 3 hilabeteko garapen artistikoko ikastaro baten ondoren, Davidek antzerki fisikoarekiko, komediarekiko eta malabareekiko interes handia zuenez bere zirkoaren mundua arakatu eta garatu zuen, eta horrek malabarismo estilo fresko eta berezi bat sortzera eraman zuen. 2018ko NCCA enpresa-sariaren irabazlea egin zioten.
Davidek Gandini Juggling eta Living Room Circus konpainiekin lan egin du, besteak beste, eta aldi berean bere proiektuak garatu ditu. TwoMuch Circus proiektuaren sortzailetako bat da eta honetan murgilduta dago gaur egun.
Maggie Bernay
Artista jaio zen. Dantzatzea, kantatzea eta antzeztea ziren bere indar guztiak. 11 urte zituenean, pertsona normala izateko eskatu zioten, eta honek, bere karreran nolabaiteko eragina izan zuen nahi gabeko erabaki horretan.
20 urterekin arte mundura itzuli zen eta bi urtez hula hoop-a erabat gozatu ondoren, Espainiatik kanpo zirkua nolakoa zen ikusi nahi izan zuen. Hori dela eta, Londresera joan zen bizitzera eta National Centre for Circus Arts-en (NCCA) karrera bat hasi zuen. Hiru urteko lan gogorraren ondoren, bere lizentziatura zirkua arte adierazkor gisa ezagutuz amaitu zuen, hula hoop-aren eta mugimenduaren manipulazioan bere estilo propioa garatuz eta komediarekiko eta antzerkiarekiko teknika eta pasioa serioski haundituz.
Gaur egun, Maggie TwoMuch Circusen sortzaileetako bat da, eta bere ibilbide artistikoa beste pasio batekin uztartzen du; zirkua eta pilates begirale bezala.
Gehiago guri buruz
3 urtez elkarrekin jardun eta lan egin ondoren, gure ikaskuntza urrutiagoa eramatea erabaki genuen, eta arrakastaz osatu genuen gure NCCA lizentziatura. Inoiz baino indartsuago teknikoki eta artistikoki, eta hamahiru urteko harremanaren ondoren, gure TwoMuch Circus konpainia berria sortu dugu. Konpainiaren lana malabarismoan, objektuen manipulazioan eta antzerki fisikoan oinarritzen da, betiere komediaz eta energia handiz hornituta. Konpainia gisa, komediari eta malabarismoari zirku garaikidearen eszenan merezi duten lekua eskaini nahi diegu. TwoMuch Circus-ek helduei eta haurrei zuzendutako ikuskizun desberdinak eskaintzea du helburu, eta aterki beraren azpian gure bakarkako ikuskizunak eta gure bikote-ikuskizunak eskeintzea. Argi daukagu zirkua ardats nagusia hartuz belaunaldi berriak motibatu eta inspiratu nahi ditugula.